2011-12-12

membrillo lantegia 02: proiektua zehazten






Hasierako ideia zaparradaren ondoren, aukeraketa apur bat egitea tokatzen zen, nahi nituen ideiak aukeratu eta egokiak iruditzen ez zitzaizkidanak alde batera uzteko ordua, izan ere, badirudi lehen entregarako eskatzen zena ez zela horrenbesteko ebaketa definitu bat, ideia orokor bat baizik.
Hau da hasierako entregatik garbian atera nuen ideia:


Oinarri bezala hau hartuz, hurrengo pausoa proiektua sinplifikatzea zen. Hegazkinarena alde batera utzi nuen, gehiegi aportatu gabe proiekturako konplikazio bat baitzen. Honekin batera mimbrezko fatxadarena ere kanpo geratu zen. Eraikinaren forma ere sinplifikatu nuen, oraingoan forma ortogonalak erabiliko nuela erabakiz. Espazio publikoak antolatzeko modua mantentzea erabaki nuen:


Eraikinaren eskema ere berdina izaten jarraituko zuen, behean tradizionala, herriari lotutakoa, lantegia, eta goiko aldean herrirako aportazioa, jende berriz beteko ziren etxebizitzak.


Lantegia ordea, gutxi gorabehera forma berdinekoa egitea nuen pentsatua eta membrilloaren fabrikazioari buruzko informazioa biltzen hasi nintzen. Ez nuen gehiegi aurkitu, baina antzeko ekoizte prozesua duten produktuen fabrikazioan oinarrituz, hasierako neurri batzuk lortu nituen.

Harrizko behe oinaren gainean, zurezko etxebizitzak jarriko nituen, lehen esan bezala gehigarri moduan eraikita. Honela eraikitzeak, beste aukera bat ematen zuen, eraikina zatika eraikitzekoa. Honela, lehenengo lantegia eraikiko zen, ondoren denda, eta azkenik gaineko hiru etxebizitzak banan banan, ekonomiak ahalbidetzen zuen heinean.

Ebaketan berriz, blokeak bata bestearen gainean enkajatzen dira, honela, lantegitik hasita, biltegiak fabrikazio guneak baina altura gutxiago dauka eta honen gainean geratzen den espazioa salari altura handiagoa emateko aprobetxatzen da. Aldi berean, logelak beste aldean geratzen dira, salak uzten duen hutsunean. Altxaera honela geratuko litzateke: