2011-09-22

tximeleten antzera

tximeleta baten hegadak tsunami bat sor dezake munduaren beste puntan 

Badirudi abiatu garela dagoeneko; terrenoarekin kontaktuan jarri, informazio apur bat eskuratu eta hasierako ideia zoro pare bat bota ditugu dagoeneko. Gasteizko udaletxetik ere informazioa jaso dugu, ez zen nik espero nuena izan, baina ikasi genuen zeozer.

Hitzaldiari buruzko norberaren ikuspegi orokorrak alde batera utzita, eta irakasleek aholkatutako artikuluekin erlazioan, Gasteizko udalak duen auto-hornikuntzarako nahia aipatu nahiko nuke, bertan kontsumitzen diren elikagaiak bertan hazitakoak izan daitezela alegia. Baten batek galdetzen zuen: "onurak ekarriko al ditu horrek? Hau da, nik beste herrialde bateko tomate batzuk bi eurotan eros baditzaket, interesatzen al zait bertakoak lau eurotan erostea?" Esfortzu bat da, noski, ez horrenbeste ekonomikoa, kontzientziazio aldekoa baizik.

Nire ustez birziklapenaren antzeko zerbait da. Orain dela urte batzuk baziren birziklatzea erokeri bat zela uste zutenak: alde batetik suposatzen duen inbertsioagatik eta batez ere, norberak egin beharreko esfortzuagatik. Dena poltsa berean bota badezaket, zertan ibiliko naiz zaborra banatzen? Gaur egun ordea, espero zena baino askoz gehiago birziklatzen da.

Ba janariarekin antzeko zerbait da. Jendeari kostako zaio bertako izokina erostea hamar aldiz garestiago bada eta seguraski ez dio kokakola edateari utziko Mexikoko Golkoan biodibertsitateari kalte egiten badio ere. Ikastola, merkatu, iragarki eta beste hainbesteren bidez lan egiten bada ordea, jendeak kanpoko produktuak erosi beharrean bertan ustiatu daitezkeen kalitatezko tomate edo harrautzak erosiko ditu agian.

(klik hemen irakasleek gomendatutako artikulua irakurtzeko.Luzea da, baina interesgarria)
La comida es invisible

Hortaz, has gaitezen kontzientziatzen, ezer gutxi egiten badugu ere, denon artean asko egin daiteke eta. Honek hitzaldian jarri zuten adibide bat ekartzen dit gogora. Bertan esan zuten nola udaletxe aldetik abeltzainei beren lanarekin jarraitzeko trabaren bat jarri zaiela, (guztiz itxiak diren ikuiluak eraikitzea debekatuz) eta ondorioz batzuk inguruetan lana egiteari utzi beharko diotela. Honen eraginez, beren abereak zaintzen zituzten larreak ez dituzte garbitu eta zainduko eta horrek, zikintasuna ekartzeaz gain, suteak ere ekar ditzake. Nolabait "efecto mariposa" esaten dena, garrantzi handirik ematen ez diegun zenbait ekintzek ondorio ikaragarriak izan ditzakete.

Pare bat gauza aipatu nahiko nituzke gehiegi luzatu gabe bukatzeko. Batetik, "la comina es invisible" artikuluak erreferentzia egiten dion Lawrence delakoaren esaldia: "kapitalismo globalizatuaren lorpen handiena ez dago kontsumitzaileei nahi dutena ematean soilik, saltzen dutena haiek nahi izatea lortzean baizik". Hausnarketara bultzatzen duen esaldi honekin eta gogora ekarri dizkidan bideo batzuekin uzten diot gaurkoz idazteari. Alde batetik "el señor de la guerra" filmeko sarrera, bala baten bizitza azaltzen diguna fabrikan lasai lan egiten duen langileetatik hasita, honek dituen azken ondoriotaraino. Bestetik, aurrekoan oinarritzen den eta enpresek saldu nahi diguten produktuen itsurazko prozesatze "bukolikoa" azaltzen duen bigarren bideoa.

on egin eta beste bat arte



2011-09-13

blogger berri bat jaio da

Kurtso berria, irakasle berriak, proiektu berriak... oporretan hobeto egoten da, baina tira, noizean behin lan piskat egitea komeni omen da ta hemen gaude berriz ere.

Helburu nagusia kurtsoa ahal bezain ondo eramatea dela esango nuke (batez ere maiatzean sustorik egon ez dadin). Aurtengo proiektuak nahi bezain ondo rematatzeko denbora izateko esperantzakin hasten naiz, askotan, lan bat gustora hartzen denean batez ere, mantsoegi hasi eta presaka bukatu behar izaten da eta. Bidean zeozer ikastea ere ez legoke soberan noski, ordenagailu aurrean pasatzen ditugun ordu guztiei etekin apur bat ateratzeko bada ere.

Gezurra badirudi ere, gustora hartu dut aurtengo kurtsoa. Alde batetik laugarren mailakoa karrerako proiektoseko kurtsorik onena dela esan didatelako (ikusiko dugu); bestetik, blogaren asunto honengatik, aspaldi neukalako blog bat egiteko intentzioa eta aurten (behartuta bada ere) aukera izan dudalako. Gainera, laugarren maila da, karrera amaiera gero eta gertuago ikusten da eta hori benetan motibagarria da.

Lehen urratsak