2013-01-24

La Charité: proiektuaren garapena

ABIAPUNTUA:

Harmailak

Eraikina politikoak nolabait zigortu eta berrezteko barnetegi baten moduan proposatu zen programan. Horretarako, eraikinaren erabilera nagusia hitzaldiak emateko gune ireki bat izango da, non hizlaria entzuleen azpitik agertuko den epaitua izan dadin. Honek izaera emango dio eraikinari, baina badira beste erabilera batzuk ere (bizitokia, ikasgelak, bulegoak...), ahal bezain gardenak azken hauek, herritarrek politikoak egunerokotasunean ezagut ditzaten.

Hasierako ideia: harmaila jarraiak

Tokiko Baldintzak

Inguruaren baldintzak aztertuz, proiektua garatu ahala eboluzionatuz joan zen inguruko baldintzei adaptatuz. Hasierako ideia aldameneko blokeen jarraipen bat izatea bazen ere, oinean hiruki formako proiekzioa izango zuen poligono bat osatuz, moldatu ahala konplexutasun handiagoa hartzen joan zen. 



Plazarekin bateratzea

Baldintza nagusietako bat, hegoaldeko plazak ezartzen zuen. Eraikinak plazarekin bat egiteak proiektuarentzat mesedegarria izan zitekeen, horregatik, plaza osoa +3 kotan mantentzea erabaki zen eraikinarekiko lotura ahalbidetzeko zeharka dagoen kalean kotxeen zirkulazioa oztopatu gabe.

Zuhaitzak mantentzea

Proiektuan hasieran ezarritako baldintzetako bat zuhaitzak mantentzearena zen. Bi zuhaitzak mantenduz ordea, eraikina guztiz etenda geratzen zen, eta bihak mantentzeko zenbait saiakera egin ondoren, bakarra mantentzea erabaki zen, proiektuaren mesederako.


Profilak mantentzea

 Aldameneko etxebizitzak ere proiekturako baldintza garrantzitsua ziren. Hasieran hauen profilari jarraitasun bat emateko asmoa bazegoen ere, gerora aturaren bataz besteko bat egitea eta eraikina norabide hortan inklinatzea erabaki zen.

 Korridoreak tartekatzea

Harmailen igoera (eta jeitxiera) horren gogorra izan ez zedin, korridore batzuk tartekatzea erabaki zen. Hauek atsedengune moduan erabiltzeaz gain, eraikinaren distribuziorako ere baliagarriak izango ziren.

Giza faktorea

Azkenik, eraikin osoa moldatuko zuen faktore bat hartu zen kontuan: gizakia. Hasieran lortutako formak guztiz zurrunak ziren, eraikinean zehar dabilen pertsona batentzat ordea, ez dira batere erosoak. Horretagik ortogonaltasun hori hautsi eta ibilbide moduko bat planteatzen da, toki batetik bestera zeharka mugitzeko aukera emango duena. 
Hemen behean ikus daitekeena tarteko zuzenketa batetako marrazkiak dira. Amaierako itsura ez bada ere, emaitza ulertzen lagunzen dute.

tarte zuzenketa




No hay comentarios:

Publicar un comentario