2013-01-02

txoritokia: aurre erabakiak

Funtzioa

TXORIENTZAKO BABESLEKUA:

Txoritokiko protagonista bakarrak txoriak izango direla erabaki dugu, hauentzat babesleku bat sortu eta gizakiarentzat pasozko gune edota begira daitekeen elementu bat izanez.

Kokapena 

ROTONDA:

Gaur egun erabilerarik ez duen espazio hau berpiztu eta erabilera berri bat ematea erabaki dugu.
Gainera, espazio honek uharte moduko bat sortzen du, hegan iristen diren txorientzat izan ezik irisgarritasun zaileko gune isolatu bat izanik.



Bestalde, kokaleku honek garrantzia gehitzen dio proiektuari, portu guztitik ikusten den erreferentzia izango da, itsasargi bat balitz bezala.

Forma

ZUHAITZA:

Hegaztientzat ezaguna duten forma bat erabiltzea erakargarriagoa izango delakoan, txoritokiak zuhaitz baten ideiari  jarraituko dio.
hasierako erabakien araberako bozetoa


  • Lurretik banatua egongo da, gizakiaren eskutik eta trafiko zaratatsutik aldentzeko.
  • Zintzilikatuta egongo da bigarren mailako egitura guztia, aurreko ideiarekin bat egiteaz gainera, garabiaren erabilerak ematen dion izaerarekin bat datorrelako.
  • Kanpo azala begetala izango da (zintzilikatutako saretik hazten joango dira trepaderak), honela zuhaitzaren ideia indartzen delako barruan babesleku egokia sortuz.
  • Pista de aterrizaje moduko bat izango du txorientzat. Garabiaren aldeetako bat formaren perimetrotik kanpo aterako da eta txoritokirako sarrera moduan lan egingo du.
  • Ur oinarri baten alboan kokatuta egongo da, gizakientzat irisgarritasuna mugatu eta aldi berean, bizitzeko ura behar duten txoriak erakartzeko.

Egitura

ZUHAITZA:



Garabiak enbor funtzioa hartuko du, eta perimetroko azal bejetala, enbor horretatik sortuko diren adarretan zintzilikatuko da.
Bigarren mailako egitura hori (adarrak), kable bidez eutsiak egongo dira, txorien pausaleku moduan era erabiliak izan daitezkeenak.
 Adar hauek zintzilikatutako sarea eta bertatik hazten joango diren trepaderen lorontzia eutsiko dute.




No hay comentarios:

Publicar un comentario