2012-06-27

omnibus: mapa kontzeptualak

bidaiari desberdin asko garraiatzeko kapazitatea duen ibilgailua

Proiektuak bidaiari desberdin asko garraiatzeko gai izan beharko badu, auzo eskalan zentratuko naiz gehienbat, azken finean auzotarrak izango dira eraikina gehien erabiliko dutenak gertutasunagatik. Hauez gain hona hurbiltzen direnak, "turistatzat" hartuko ditut, izan ere, bertako monumentu historikoak alde zaharraren ezaukarri direla esan genezake.


Eta ez hori bakarrik, eraikin historiko hauez gain, auzoari zerbitzu ematen dioten beste hainbat eraikin ere aurkiditzakegu bertan. Bizitasun handiko auzoa da eta tabernaz josita dago.


Auzotarrek ordea, zenbait gauza faltan botatzen dituzte eta horregatik ekintza ezberdinak antolatu izan dira. Auzo ekintza hauek, orokorrean, auzotarren arteko harremana eta bertako kultura sustatzeko egin izan dira, baina udaletxea kontuan hartu gabe, honek urte askotan zehar bizkarra eman diela kontsideratzen dute eta. Honek batzuk eta besteen arteko zenbait gatazka izan ditu ondoriotzat.

Informazio hontaz eta orubeaz bildu dudanaz baliatuz, hasierako eskema hau eratu dut, eraikinerako erabilgarriak izan litezkeen lehen ideiak lortuz.


Hasierako erabaki horietatik ere, programa bat eratuko da eta eraikinaren diseinuan erabakigarriak izango diren zenbait aspektu garbian ateratzea lortu da.


Aktibitate kulturalak bultzatuko dira eta espazio ireki eta konpartituak sortzen saiatuko da. Gainera, aktibitate horien emaitzetarako euskarri izaten saiatuko da, zenbait erakustoki, merkatu, eszenatoki eta abarrekin.

Bestalde, auzotarrek proiektua beregana dezaten, auzoaren izaera islatzen saiatuko da, aldapa batzuen bidez, espazio guztiak komunikatuta egongo direlarik.

Azkenik, besterik gabe bertan egoteko guneak ere izango ditu, gaur egun alde zaharrak duen gune ireki bakarretako bat dagoen tokian eraikiko baita.