2011-10-31

hiltzen den herria

Itzuli ginen halako baten Gasteiz inguruko herrietan zehar egindako ibilbide hartatik eta jasotako informazioa apur bat ordenatzen hasi ginen: argazkiei ikutu batzuk eman, planoak txukundu...

Elkarrizketetatik jasotako informazioa nolabait ordenatzen hasteko garaia zen; zein informazio genuen eta garrantzitsua zer iruditzen zitzaigun erabakitzeko garaia.

Honekin, ikuspegi orokor bat atera genuen eta ondoriotara pasa ginen: zer zuten hiru herriek amankonmunean? Ebidenteagoak ziren herritarren adina edo bertako lasaitasuna bezalako ezaugarriak alde batera utziz, herritarren artean zabaldutako iritzi orokor batean  zentratu ginen:
"ez dugu ezer aldatzea nahi"

Proiektu bat egitera zoazela herri bat bisitatzen duzunean, beharbada ez da entzun nahiko zenukeen lehen gauza. Bestalde, berriz ere herritarren adina kontuan hartzen badugu, eta herriarekin lehen kontaktuan gaizki seinalizatutako partzela pribatu batetatik garrasika bota gintuztela gogoratuz, ez zen harritzekoa izan ere.

Dena den, jarrera honek erronka berri bat ezartzen zigun: zein proiektu mota egin daiteke bertakoen bizimodua hobetzeko beraiek badira ezer aldatu nahi ez dutenak?
Azkenean galdera gaizki planteatu genuelako ondoriora iritxi ginen eta honakoa planteatu genuen: benetan garrantzitsua al da herritxo batetako lau agurek esandakoari buru belarri jarraitzea ala oker egon litezke aldaketak benetan beharrezkoak direlako herriaren onerako? Gure analisiak izenburu berri bat hartu beharko luke beharbada:
"komeni al zait ezer ez aldatzea?"

Hemendik abiatuta, aldaketa ezak ekarriko lituzkeen hainbat ondorio aipatu genituen; kutsadura edo zerbitzu eta mantenimendu falta besteak beste.

Honela, apur bat fatalista baina posiblea litzatekeen egoera bat planteatu genuen, aldaketak berandu baino lehen beharrezkoak izango zirelako ondoriora iritsiz, bestela, herrian gero eta biztanle gutxiago izango ziren eta abandonatutako herri bat izatera iritxi zitekeen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario