2011-10-20

paisaia

Paisaiari buruz ari garenean, hiztegiak naturarekin loturiko definizio bat emango digu. Gaur egun ordea, asko kostako zaigu gizakiak ukitu gabeko paisai bat aurkitzea, izan ere, horren naturalak iruditzen zaizkigun gure inguruko baso eta zelai gehienak ere gizakiak eraldatuak izan dira, askotan, uste duguna baino neurri handiagoan. Gure paisaia klasean ikusitako HR Gigerren ikuspegira geroz eta gehiago hurbiltzen dela esan genezake, non naturak eta artifizioak bat egiten duten benetan organikoa dena desberdintzea ezinezko eginez.
matrix pelikulako etorkizuneko paisaia


Horregatik, interesgarria izan liteke beste definizio batzuetara jotzea, esate baterako, Javier Maderuelok bere El Paiseko artikuluan aipatzen duenera (klik hemen artikulua irakurtzeko). Honen arabera, paisaiaren pertzepzioa norberaren esperientziari lotua egon liteke, bakoitzak paisaia konkretu bat ikustean horrek transmititzen dionari. Honela, definizioa asko zabaltzen da, eta beste motako paisaiak ere barne har ditzake (miktropaisaiak, paisaia urbanoak...).


Argazkilari baten edo pintore baten erretrato batek adibidez, irudi bat azaltzeaz gain zerbait gehiago transmititu nahi izaten dute, beren ikuspuntua edo esperientzia pertsonala adierazi nahi izaten dute. Horretarako teknika ugari erabil ditzakete, baina nik bereziki enkuadrea aipatu nahiko nuke. Izan ere, klasean ikusi genuen "primavera verano otoño invierno... y otra vez primavera" pelikulak harrituta utzi ninduen aspektu horrekin. Hasierako eszenetan erraz aurrikus daiteke pelikula osoan zehar zenbateraino zainduko den enkuadrea. Harrigarria iruditu zitzaidan nola erabiltzen dituen elementuak gure harreta bereganatzeko, adibidez, zuhaitz baten adarren bitartez marko bat sortzen duenean pelikulako monjearen tenpluaren inguruan. Kasualitez hor dagoela dirudien elementu baten bitartez gure begirada bideratzen du. 


Arkitekturan aplikatuta, paisaiaren arabera etxe bateko leiho bati forma bereziki emango bagenio bezala, nahi dugun ikuspegiaren zatia barruan ikus dadin. Aurreko urtean ere ikasgairen batean aipatu izan genuen hau, Juhani Pallasmaa bezalako arkitekto batzuen iritziz, gaur egungo arkitektura forma geometrikoei lotuegia baitago, sentimenduak transmititzea ordea, askoz garrantzitsuagoa da. Donostian eman zuen hitzaldiarekin batera arira datorren Nostalghia pelikula ikuskatu zen. Hontan, bere jaioterritik urrun etxeminez bizi den gizon baten istorioa kontatzen da, inguruko zelai eta eraikinek transmititzen dizkioten oroitzapen tristeak azaltzen dizkigularik. Bukaerako eszena honetan oroitzapen horien nahastea egiten du.



No hay comentarios:

Publicar un comentario